LEB Plata. Partida erritmo biziarekin hasi zen, bi taldeek transizio azkarrak eginez eta Lan Mobeleko onenak Bratton eta Paez izan ziren lehenengo laurdeneko onenak, bakoitza 10 punturekin. Azpeitiarren korrika jokuak FEVE Oviedo Baloncestokoei aurre egin zien, baina Oviedotarrek hiruko marratik asko saskiratu zuten eta lehen laurdena sei puntu goitik amaitu zuten (21-27).
Bigarren laurdenean erritmoak ez zuen behera egin eta bi taldeak kolpeak txandakatzen jardun zuten eta zirti-zarta horretan Lan Mobel ISB hobea izan zen eta 16 puntuko abantaila izan zuen(28-44, min 17) laurden hasiera bikain baten ostean, baina, taldearen akatsak, 7 baloi galketa, eta etxekoen, O´Leary eta Taten saskiratzeengatik azken hiru minutuetan lehentxoago egindako lana sakutik hartzera joan zen eta 2 puntuko abantaila bakarrik zuten azpeitiarrek (44-46), 13-0 eko partzial baten ostean.
Atsedenaldiaren ostean Lan Mobel ISBk markagailuan agintzen jarraitu zuen, azpeitiarrek erritmo ederra zuten partiduan eta Chris Mortellaro izugarri egon ostean, laurdena 5 puntuko abantailarekin amaitu zuen (60-65).
Partiduaren azken txanpan dena erabakitzeko zegoen, eta Lan Mobel ISBk ez zuen irabazteko aukera galdu nahi. Chris Mortellarok, 13 puntu azken laurdenean eta 30 puntu partida osoan, eta 15 errebote rekin partidako jokalari onena izan zen.Bratton en partida ere azpimarratzekoa izan zen 23 puntu sartuta. Oviedokoek saihatu ziren, baina alperrik izan zen, Lan Mobel ISBk talde handiak azpeitiara ekarri zuen aurtengo denboraldiko bigarren garaipena 86-98 irabazita.
Partidako Estadistikak
FEVE Oviedo Baloncesto 86 (21+23+16+26): O´Leary (20), Tate (11), A. Macía (2), Prieto (2), Parada (3), Ratzsch (8), Suarez (11), González (7) y Román (22).
Lan Mobel ISB 98 (27+19+19+33): Bratton (23), Mortellaro (30), Cavada (1), Osa (2), Ibargutxi (5), Aritz Martínez (11), De la Iglesia (4), Paez (18) y Borja Martínez (4).
No hay comentarios:
Publicar un comentario