¿ Quien ganara la Liga BBVA 2010-2011 ?

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Federaziok Euskal Selekzioaren partida jokatzea nahi du

Euskadiko Futbol Federazioaren helburu nagusia gabonetako partida aurrera ateratzea zela argi utzi du Santi Arostegi Federazioko presidenteak. Datorren abenduaren 29an Euskal Selekzioak eta Venezuelako selezioak San Mamesen jokatuko duten partidaren berri eman dute goizean Arostegik, Jon Ander Ganboa federazioko idazkari nagusiak, eta baita Jose Anjel Iribar eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioko hautatzaileek ere. Federazioak adierazi duenaren arabera, jokalariekin batera parte hartuko dute Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko ekimenetan.

Ostiralean egingo dute deialdi ofiziala. Jokalarien eskaerari muzin eginez, partidan lortuko den dirua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioarentzako bakarrik izango da. Jokalariek Euskal Herri osoko klubetan banatzea nahi zuten. Iribarrek esan duenez, jokalariekin kontaktuan jarri da, eta denak ados agertu direla partidarekin jakinarazi du. Amorebietak Euskal Selekzioarekin jokatuko duela ere adierazi dute, eta baita Joseba Etxeberria omenduko dutela ere, Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria delako.

viernes, 10 de diciembre de 2010

Reala nagusitu da derbian 2-0 irabazita Athletici

Hiru urteko etenaren ondoren, berriro izan da Reala-Athletic derbia, eta Realak eraman du, 2-0 irabazita. Xabi Prietok egin du aurreneko gola, 26. minutuan, penaltitik. Bi aldiz bota behar izan du, lehenengoan geldialdia egin duelako eta hori denboraldi honetan debekatuta dago. 2-0ekoa 49. minutuan heldu da: Prietok eskubitik erdiraketa atera eta Mikel San Josek bere atean sartu du gola, baloia aldentzen hasi denean.

Joseba Llorentek eta Antoine Griezmannek oso aukera onak izan dituzte, biak ere bakar-bakarrik zirela: aurrenak buruz gora errematatu du eta bigarrenak zutoinera bidali du baloia. Athleticek ez du okasio garbirik eduki; erdiraketa asko bai -batik bat, bigarren zatian-, baina ideiak argi izan gabe.

Reala seigarren jarri da Espainiako Lehen Mailako sailkapenean, Europako Ligako postuan. 22 puntu ditu. Athletic hamaikagarren dago, 19rekin. Osasuna hamabigarren, 15ekin. 14. jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Jaitsiera postuko aurrena -18.a- 10 punturekin dago -Sporting-.

AUPA ERREALA!!!


Webberrek sorbalda hautsita zuela korritu zuen

Mark Webberrek sorbalda hautsita zuela korritu zituen urteko azken lau lasterketak. Horixe argitu du argitaratu berri den liburu batean, bere urtearen kontaketaren ingurukoa dena. Japoniako Sari Nagusia jokatu aurretiko astean erori omen zen mendiko bizikleta egiten ari zela.

Gogoratu behar da 2008 amaieran Webberrek istripu handia izan zuela mendiko bizikletan, sorbalda eta berna hezurra hautsiz. Iazko denboraldian parte hartzeko larri osatu zen, eta herrenka egiten zuen lehen lasterketetan. Ordudanik ez zen bizikleta gainean jarri: "Suzuka aurreko igande goizean, mendiko bizikleta hartu nuen berriro, Tasmanian 2008 amaieran izandako istripua eta gero lehen aldiz".

Baina topaketa ez zen espero bezalakoa izan: "Nire lagun on batekin ari nintzen. Bapatean, nire aurre aurrean erori zen eta hegan atera nintzen aurrealdera. Nire eskuin sorbaldan eskiatzaileen haustura deitzen dutena sufritu nuen".

Hala eta guztiz ere, lasterketa guztietan hartu zuen parte, eta uste baino hobeto gainditu omen zuen egoera: "Suzuka izugarri zirkuitu gogorra da, eta horregatik eskertzekoa izan zen Japoniako eguraldiak larunbata libre utzi izana (euriak bertan behera utzi zuen sailkapen saioa), eta lasterketa aurretiko injekzio batek ere lagundu zidan. Amaieran, asteburua ongi gainditu genuen". Bigarren egin zuen lasterketa hartan, Vettelen atzetik.

Haustura bera bezain garrantzitsua da Webberrek taldeari horren berri eman ez izana. Australiarrak ez du zehaztu zergatik egin zuen hori, baina bi galdera eragiten ditu afera honek: taldeak babesa kentzeko beldurragatik ezkutatu zuen lesioa? Eta lesiorik gabe maila hobea emango al zuen?

Mark Webber en biografia Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Mark_Webber 

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Cancellarak Schleck anaien taldearekin sinatu du 3 urterako kontratua

 Lau urtez erlojupeko munduko txapeldun den Fabian Cancellarak 3 urterako sinatu du Tour Luxemburgo taldearekin.

 Fabian Cancellara handia oso gustora agertu da,Kontratu berriarekin gustora bai dago taldeko orekarekin.Aurreko urteko Tour de Flandes eta Paris Roueaux eko garaileak aurten bere Saxo Bank eko adiskideekin korrituko du.Talde honetako proiektuak Pro Tour lizentzia du eta Brian Nygaard dute direktore bezala

Cancellara oso gustora dagoela esan du eta aurtengo denboraldia hasteko gogoz.

F.C. Barcelona 5 - Real Madrid 0

Kuleek egur ederra eman zioten Madrileko jokalariei. Gol festa 9. minutuan hasi zen Camp Nou zelaian, Xavi Hernandezek, taldeko burmuinak, ireki zuen markagailua Bartzelonaren alde. Ondoren, Madrildarrek aukera gutxi batzuk lortu zituztenean Pedrok 2-0 ekoa egin zuen gol bikain batekin eta Real Madril txikituta utzi zuten. Lehen zatiaren bukaeran, Cristiano Ronaldo adoretsuak Pep Guardiolarekin izan zuen ikamika, Guardiolak baloiarekin ixkin egin baizion, txartel horia ikusi zuten Victor Valdes eta Cristianok, eta horrelaxe bukatu zen lehen zatia Camp Noun.

Bigarren zatia izugarria izan zen, Bartzelona partidua txikitzera atera zen aldageletatik, eta horrela egin zuen, Real Madrili presio bortitza egin zion eta Madrildarrek ez zuten baloiaren usainik izan. Eta horrela, 54. minutuan David Villak gol polita sartu zuen 3-0 ekoa egiteko. Orduan partida bukatuta zirudien Madriltarrentzat, baina 58. minutuan David Villak bere 2. gola egin zuen 4-0 ekoa egiteko. Mourinho eta bere taldea txikituta zegoen, falta gogorrak egiten hasi ziren, jasotako egurraren ondorioz. Azkenean Guardiolak Xavi, Villa eta Busquets atera eta Jeffren, Bojan eta Keita gazteak atera zituen. Partidaren amaieran, Bojan ek golaren abagunea izan zuen, baina bera bakarrik erori egin zen area ertzean. Partidaren astapenean, pase bikain baten ostean Jeffren gazteak gola sartu zuen eta 5-0 jarri zuen markagailuan eta talde guztiak izugarrizko ospakizuna egin zuen. Gerard Pique defentsak harrokeriaz altzatu zuen bostekoa. Partida amaitzera zioala, Sergio Ramos ek falta gogorra egin zion Lionel Messi argentinarrari, txartel gorria ikusi, eta Carles Puyol i ukabilkada txiki bat eman ostean, aldageletara joan beharra izan  zuen.

Azkenean, partida amaitutzat eman zuen Iturralde Gonzalezek, lan txukun samarra berea eta Bartzelonakoaren festari hasiera eman, gau handia eta gogoratzekoa izan zen eta. Mourinho eta Madrildarrak egur galanta jasota itzuli ziren Madril era, entrenamentuak hasteko eta beraien taldea hobetzeko asmoz. Partida bikaina benetan.