Kuleek egur ederra eman zioten Madrileko jokalariei. Gol festa 9. minutuan hasi zen Camp Nou zelaian, Xavi Hernandezek, taldeko burmuinak, ireki zuen markagailua Bartzelonaren alde. Ondoren, Madrildarrek aukera gutxi batzuk lortu zituztenean Pedrok 2-0 ekoa egin zuen gol bikain batekin eta Real Madril txikituta utzi zuten. Lehen zatiaren bukaeran, Cristiano Ronaldo adoretsuak Pep Guardiolarekin izan zuen ikamika, Guardiolak baloiarekin ixkin egin baizion, txartel horia ikusi zuten Victor Valdes eta Cristianok, eta horrelaxe bukatu zen lehen zatia Camp Noun.
Bigarren zatia izugarria izan zen, Bartzelona partidua txikitzera atera zen aldageletatik, eta horrela egin zuen, Real Madrili presio bortitza egin zion eta Madrildarrek ez zuten baloiaren usainik izan. Eta horrela, 54. minutuan David Villak gol polita sartu zuen 3-0 ekoa egiteko. Orduan partida bukatuta zirudien Madriltarrentzat, baina 58. minutuan David Villak bere 2. gola egin zuen 4-0 ekoa egiteko. Mourinho eta bere taldea txikituta zegoen, falta gogorrak egiten hasi ziren, jasotako egurraren ondorioz. Azkenean Guardiolak Xavi, Villa eta Busquets atera eta Jeffren, Bojan eta Keita gazteak atera zituen. Partidaren amaieran, Bojan ek golaren abagunea izan zuen, baina bera bakarrik erori egin zen area ertzean. Partidaren astapenean, pase bikain baten ostean Jeffren gazteak gola sartu zuen eta 5-0 jarri zuen markagailuan eta talde guztiak izugarrizko ospakizuna egin zuen. Gerard Pique defentsak harrokeriaz altzatu zuen bostekoa. Partida amaitzera zioala, Sergio Ramos ek falta gogorra egin zion Lionel Messi argentinarrari, txartel gorria ikusi, eta Carles Puyol i ukabilkada txiki bat eman ostean, aldageletara joan beharra izan zuen.
Azkenean, partida amaitutzat eman zuen Iturralde Gonzalezek, lan txukun samarra berea eta Bartzelonakoaren festari hasiera eman, gau handia eta gogoratzekoa izan zen eta. Mourinho eta Madrildarrak egur galanta jasota itzuli ziren Madril era, entrenamentuak hasteko eta beraien taldea hobetzeko asmoz. Partida bikaina benetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario