Mark Webberrek sorbalda hautsita zuela korritu zituen urteko azken lau lasterketak. Horixe argitu du argitaratu berri den liburu batean, bere urtearen kontaketaren ingurukoa dena. Japoniako Sari Nagusia jokatu aurretiko astean erori omen zen mendiko bizikleta egiten ari zela.
Gogoratu behar da 2008 amaieran Webberrek istripu handia izan zuela mendiko bizikletan, sorbalda eta berna hezurra hautsiz. Iazko denboraldian parte hartzeko larri osatu zen, eta herrenka egiten zuen lehen lasterketetan. Ordudanik ez zen bizikleta gainean jarri: "Suzuka aurreko igande goizean, mendiko bizikleta hartu nuen berriro, Tasmanian 2008 amaieran izandako istripua eta gero lehen aldiz".
Baina topaketa ez zen espero bezalakoa izan: "Nire lagun on batekin ari nintzen. Bapatean, nire aurre aurrean erori zen eta hegan atera nintzen aurrealdera. Nire eskuin sorbaldan eskiatzaileen haustura deitzen dutena sufritu nuen".
Hala eta guztiz ere, lasterketa guztietan hartu zuen parte, eta uste baino hobeto gainditu omen zuen egoera: "Suzuka izugarri zirkuitu gogorra da, eta horregatik eskertzekoa izan zen Japoniako eguraldiak larunbata libre utzi izana (euriak bertan behera utzi zuen sailkapen saioa), eta lasterketa aurretiko injekzio batek ere lagundu zidan. Amaieran, asteburua ongi gainditu genuen". Bigarren egin zuen lasterketa hartan, Vettelen atzetik.
Haustura bera bezain garrantzitsua da Webberrek taldeari horren berri eman ez izana. Australiarrak ez du zehaztu zergatik egin zuen hori, baina bi galdera eragiten ditu afera honek: taldeak babesa kentzeko beldurragatik ezkutatu zuen lesioa? Eta lesiorik gabe maila hobea emango al zuen?
Mark Webber en biografia Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Mark_Webber
No hay comentarios:
Publicar un comentario